XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta mendi gain izenetan erruz ageri zaigun ARA ere gogoragarria dugu.

Hitzetan ere badugu zerbait; arren (ruego, suplica) dugu; urren día de oración zentzuduna dugu (bederatziurren = novenario, irurren = triduo); araki, mendian sua egiteko egur mota dugu, eta aragi okelari ematen zaion izena.

Baina araki eta aragi hitz bat bera ditugula, argi ikusten da: ara-gi (ara egiteko zerbait edo aratasuna duena).

Beraz ara, aragi errez egindako ospakunde bat izan behar zala dirudi.

Bai eta, arau legea dugu; antxinetan, legeak jainkoaren izenean izan ohi ziren; gaur ere badugu izatasun horren aztarna gotorrik.

Beraz, arau ustea, jainko usteari loturik izan behar duen zerbait dugu.

Eta uste hori adierazteko arau hitza izatea, (arao izan zitekean forma zaharra) oso ohargarria dugu.

Mai, maina dugu, jateko lekua; eta mendi izenetan ere ageri zaiguna; beraz, arestian aipatu dugun ara daiteken ospakunde horrekin loturarik izan daikeana.

Agur saludo hitza dugu eta gurtu eta gurka ere hor ditugu erligio zentzuz beteak; hauetan ere ur dugula oinarri dirudi.

Eta gutun (kutun) ere, alde batetara utzi ezinezkoa dugu; EGU izenari loturikoa dirudi, eta erligio zentzu betea ageri du.

Aztarna guzti hauek lotzea eta beroiekin zerbait egiazko eratzea, ez da egiteko erraza; hala ere, badugu lagungarririk euskal arloan, oraiño bizirik edo erdibizirik ditugun egunizenetan eta ospakunde izenetan ere.

Ahoski ikerlanean ikusi ditugu EGUBERRI, EGUGAIN eta EGU jainkoizenari dagozkion beste izenak; eta aroizenei dagozkien zenbait daitezkenezko adierazpen ere.

Orain, ikusi daigun, egun izenetan zer dugun edo zer izan daiteken erdi izkutaturik; eta konparaketa bat egin dezagun, EGU errotikoak (lehen adierazi ditugunak) beste erroetakoekin erkatuz.